Mugimendu faltak osasunaren gainbehera eta autonomia galera eragiten ditu. Horregatik, bizi kalitate ona izateko, ariketa fisikoa erregulartasunez egitea beharrezkoa da. Hala egiaztatu dute ikerketek: batetik, gaixotasun kroniko jakin batzuk izateko arriskua murrizten da, ariketa fisikoa erregularki eginez; eta, bestetik, jada gaixotasun horiek dituztenen bizikalitateak hobera egiten du. Horrekin batera, ikerketek erakutsi dute ariketa fisikoa egiten hasten diren pertsona sedentarioak hobeki sentitzen direla. Ariketa Fisikoa Egiteko Errezeta, beraz, bizitza osasuntsuago baten hasiera da.