• Igeriketa

Igeriketa

Adin guztietarako igeriketa

16 urtetik gorakoendako igeriketa

Era askotako taldeekin aritzen gara lanean: aurreneko mailekin hasi eta maila altueneko hobekuntza ikastaroak ematen ditugu, eta baita emaitza hobeak lortzeko entrenamendua ere.

Ez zaitez uraren beldur izan. Gustura ibili uretan edo egin igeri sasoian jartzeko, lehiatzeko helburuarekin edo gabe.

 

Haurtxo txikiendako igeriketa

Haurtxoek jaio aurretik ere badute harremana urarekin, eta, jaio ondoren, umeak gurasoekin lotura berriak sortzen dituen bitartean harreman hori egokitzeko aukera ematea bizipen samur bezain berezia da.

Zure seme-alabekin gozatzeko aukera ematen dizugu. Ura epel, tenperatura egokiarekin egoten da, uretan zaudeten bitartean jarduera gustagarria eta jostalaria izan dadin, igeri egiten hasteko lehenengo urratsa atseginez egiteko.

Jarduera egiten den ontziko ura 34°C gradura dago.

 

Haurrendako igeriketa

Ikasturteak dirauen bitartean, igeriketako klaseak ematen ditugu 3 urtetik gorakoentzat, haurraren segurtasuna eta garapen osoa kontuan hartzen ditugulako. Eskolako lagunekin etortzen dira eta igeriketa lantzen hasteko giro ezin hobea sortzen da.

Gainera, ekainean, ikastaroetara etortzerik izan ez dutenek aukera dute ikastaro trinko bat egin eta igeriketan hasteko lehenengo pausoak emateko.