60 urtetik gorako uretako jarduerak


    Lehenengo ikastaroa urritik urtarrilera - Bigarren ikastaroa otsailetik maiatzera

    Aurreinskripzio data: abuztuaren 26tik irailaren 10era

    Lotura honen bidez, bidali email bat kirolak@ansoain.es helbidera datu pertsonalekin edo deitu 948 13 22 88 telefonora.

    Izen-emateak eta ikastaroaren ordainketa: urtarrilaren 21era arte, lotura honen bitartez, edo iIDAEren harreran.

    JARDUERAK  EGUNAK ORDUA LEKUA KUOTA
    AQUAGYM +60 L-X 11:45 - 12:30 IDAKI 77€
    IGERIKETA +60 URTE L-O 11:15 - 12:00 IDAKI 77€

     

    Adin guztietarako igeriketa

     

    Haurtxo txikiendako igeriketa

    Haurtxoek jaio aurretik ere badute harremana urarekin, eta, jaio ondoren, umeak gurasoekin lotura berriak sortzen dituen bitartean harreman hori egokitzeko aukera ematea bizipen samur bezain berezia da.

    Zure seme-alabekin gozatzeko aukera ematen dizugu. Ura epel, tenperatura egokiarekin egoten da, uretan zaudeten bitartean jarduera gustagarria eta jostalaria izan dadin, igeri egiten hasteko lehenengo urratsa atseginez egiteko.

    Jarduera egiten den ontziko ura 34°C gradura dago.

     

     

    Haurrendako igeriketa

    Ikasturteak dirauen bitartean, igeriketako klaseak ematen ditugu 3 urtetik gorakoentzat, haurraren segurtasuna eta garapen osoa kontuan hartzen ditugulako. Eskolako lagunekin etortzen dira eta igeriketa lantzen hasteko giro ezin hobea sortzen da.

    Gainera, ekainean, ikastaroetara etortzerik izan ez dutenek aukera dute ikastaro trinko bat egin eta igeriketan hasteko lehenengo pausoak emateko.

     

     

    15 urtetik gorakoendako igeriketa

    Era askotako taldeekin aritzen gara lanean: aurreneko mailekin hasi eta maila altueneko hobekuntza ikastaroak ematen ditugu, eta baita emaitza hobeak lortzeko entrenamendua ere.

    Ez zaitez uraren beldur izan. Gustura ibili uretan edo egin igeri sasoian jartzeko, lehiatzeko helburuarekin edo gabe.