LEGE OHARRA

    TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK

    Bat etorrita Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgune honen jabea honako hau dela:

    • Identitatea: Antsoaingo Udala
    • Posta-helbidea: Udaletxe plaza 1, 31013 Antsoain (Nafarroa)
    • IFK: P3132500D
    • Telefonoa: 948 13 22 22
    • Posta elektronikoa: ansoain@ansoain.es
    • Web-helbidea: http://www.ansoain.es
    • Domeinuaren titulartasuna: Antsoaingo Udala

    Edozein argibidetarako, idatzi ansoain@ansoain.es helbidera.

     

    EDUKIA

    Antsoaingo Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Antsoaingo Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.

    Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.

    Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sortzen badira –webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan–, halakoak benetakotzat joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.

    ERANTZUKIZUNAREN MUGA

    Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

    Antsoaingo Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Antsoaingo Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

    Antsoaingo Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

    Orobat, Antsoaingo Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Antsoaingo Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Antsoaingo Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere webgunean agertzen diren estekak.

    Antsoaingo Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

    Antsoaingo Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada –eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak…–. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

    JABETZA INTELEKTUALA

    Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Antsoaingo Udalarenak dira –salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Antsoaingo Udalak berariaz baimentzen badu.

    Baimena ematen da berrerabiltzeko Antsoaingo Udalak webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Antsoaingo Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.

    Betiere, edukiak berrerabiltzeko araubideak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak,

    SEGURTASUNA

    Antsoaingo Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak –probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak–, Antsoaingo Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

    Edonola ere, Antsoaingo Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:

    1. Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
    2. Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
    3. Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
    4. Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala behar izatera.

     

    SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO GEHIGARRIAK

    Webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunea erabiltzen dutenek honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

    • Sare sozial batean erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta Webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, haien pluginetan klik eginez gero sare sozial horrek Webgune hau bisitatu duela adierazten dion informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar).
    • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute Webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea.

    Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa Webgune hau bisitatu baino lehen.

     

    LEGE APLIKAGARRIAK ETA JURISDIKZIOA

    Webgune honi edo bertan garatutako jarduerei lotutako eztabaidak eta auziak konpontzeko orduan, Espainiako legeak aplikatuko dira, halako eran non parteek haiei men egiten baitiete berariaz, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegiek dutelarik Webgunea erabiltzeak eragiten ahal dituen edo horrekin zerikusia duten gatazkak oro konpontzeko eskumena.

    DATUEN BABESA

    Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure pribatutasun-oharra Datuen Babesari buruz: . (igorri pribatutasun-oharrera)

    LEGE APLIKAGARRIAK ETA JURISDIKZIOA

    Webgune honi edo bertan garatutako jarduerei lotutako eztabaidak eta auziak konpontzeko orduan, Espainiako legeak aplikatuko dira, halako eran non parteek haiei men egiten baitiete berariaz, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegiek dutelarik Webgunea erabiltzeak eragiten ahal dituen edo horrekin zerikusia duten gatazkak oro konpontzeko eskumena.

    DATUEN BABESA

    Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure pribatutasun-oharra Datuen Babesari buruz: . (igorri pribatutasun-oharrera)

    INFORMAZIOA COOKIEEI BURUZ

    Esteka honetan kontsultatu dezakezu informazioa cookieei buruz: (igorri cookie-politikara).