Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazioa emateko betebeharra garatuko da, Antsoaingo Udalean burututako tratamendu-erregistroei dagokienez.
Pribatutasun-oharraren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, haien datuen tratamenduari dagozkion berariazko alderdien berri ematen diegu, besteak beste, honako hauena: tratamenduen helburuak, haien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak, datuen tratamendua egiteko legitimatzen gaituen araua eta egindako datu-komunikazioak.
DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Datuen babesari buruzko arauek eskubide jakin batzuk ematen dizkie interesdunei edo datuen titularrei, Antsoaingo Udalaren webgunearen erabiltzaileei edo/eta sare sozialetako profilen erabiltzaileei.
Hona interesdunei dagozkien eskubideak:
Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatu ahalko dituzte Antsoaingo Udalari zuzenduta, idazki bat eta beren nortasuna egiaztatzeko agiria aurkeztuz.
Halaber, interesdunek erreklamazio bat egin dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziari zuzenduta (Jorge Juan k., 6, 28001, Madril), idazki bat aurkeztuz edo egoitza elektronikoaren bidez (http://www.agpd.es/)
KIROLA
Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da herritarrei Kirol Zerbitzuak eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatzeko:
– Antsoaingo Udalak kirola sustatzeko bultzatzen dituen jardueren erabiltzaileen inguruko kudeaketa.
– Udalaren kirol-instalazioen kudeaketa.
Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.
Legitimazioa:
– 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.