• Berriak
  • UMEAK Igeriketa ikastaroak 2023-2024

UMEAK Igeriketa ikastaroak 2023-2024

2009tik 2020ra jaiotako pertsonak

 

2023ko URRIAREN 2024ko MAIATZERA

 

  • IZEN-EMATEA: esteka honen bidez.
    Saioa hasi ezin dutenek Idaki (kirolak@ansoain.es) 948 14 07 82 helbidera jo beharko dute alta eman eta zerbitzua martxan jartzeko.
     
  • ZERRENDAK JENDAURREAN: Posta elektronikoz jakinaraziko zaio parte-hartzaile bakoitzari.
     
  • INSKRIPZIOA: Irailaren 18tik 25era
    Izen-ematea eta ordainketa ere esteka honen bidez egingo dira, irailaren 18tik aurrera.

 

AUKERAKETA

Eskainitako jardueraren batean eskatu adina plaza ez badago, zozketa bidez emanen dira plazak, zenbait lehentasun-irizpide aintzat hartuta: lehenik, kirol instalazioetan bonua duten Antsoaingo bizilagunak izatea; bigarren, kirol instalazioetan bonurik ez duten Antsoaingo bizilagunak izatea; hirugarren, kirol instalazioetan bonua duten Antsoainen erroldatu gabeko bizilagunak hartuko dira aintzat; laugarren, Ezkaba Eskola Publikoan ikasi eta Antsoainen erroldatuta ez daudenak; eta azkenik, kirol instalazioetan bonurik ez duten, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten duten eta Antsoainen erroldatu gabe dauden pertsonak.  

 

2 egun/asteko IKASTAROAREN KUOTA

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 60 €
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 70 €
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 80 €
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 95 €

Egun 1/asteko IKASTAROAREN KUOTA

  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona erroldatuak: 133,5 €
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona erroldatuak: 159 €
  • Kirol instalazioetan abonamendua duten pertsona ez-erroldatuak: 165 €
  • Kirol instalazioetan abonamendurik ez duten pertsona ez-erroldatuak: 190,5 €

 

Maila-proba egingo da lehenengo saioan, eta kokapena egokitu ahalizango da talde egokian.

Behin betiko izen-ematea egin ondoren, ez da ordaindutako dirua itzuliko.

Info gehiago: 948 140 782 - kirolak@ansoain.es