6-8 urteko haurrentza (2018an eta 2019an jaioak)
Multikirol jarduerak kirol anitzen praktika sustatzen du eta espezializazioarekin goizegi hastea saihestu. Horrez gain, berdintasuna, adiskidetasuna, inklusioa, nork bere mugak gainditzea eta joko garbia bezalako balioak bultzatzen ditu; eta, horrekin batera, haurrek ezagutuko dute zeintzuk diren Antsoainen gehien praktikatzen diren kirolak: eskalada, gimnastika erritmikoa, judoa, irristaketa, pilota, triatlon, futbola, saskibaloia, Herri Kirolak eta halterofilia.
Kirol jarduera bat da, 6 eta 8 urteko haurrei zuzendua (2018 eta 2019an jaioak). Balioetan heztea planteatzen du jarduera fisiko guztietan eta, besteak beste, balio hauek nabarmendu nahi ditu: joko garbia, adiskidetasuna, nork bere mugak gainditzea, inklusioa eta integrazioa. Adin hauetan bereganatzen badituzte, gero bizitzaren beste alorretara ere eramanen dituzte.
Multikirol Eskolan haurrek Antsoainen errotuago dauden kirolak ezagutuko dituzte modu progresibo eta atseginean. Hauexek dira: eskalada, gimnastika erritmikoa, judoa, irristaketa, pilota, triatlon, futbola, saskibaloia, Herri Kirolak eta halterofilia.
Txikitatik kirol bakar batean espezializatzen diren haurrek Kirola uzteko portzentaje handiagoa dute, motibazioa eta interesa galtzen dituztelako. Multikirolak ikuspegi integrala du, lehia ez da helburua; aldiz, garapen pertsonal, sozial eta motorrera zuzenduta dago, eta onurak dakartza haurraren osasuna eta ongizate arloan.
Taldeak:
Multikirola (EUSKARAZ):Astelehena eta asteazkena - 17:15tik 18:15ra
Multikirola (GAZTELANIAZ):Astelehena eta asteazkena - 16:15tik 17:15ra.
+INFO
948 14 07 82