15 saio, bakoitza 30 minutukoa.
Astelehenetik ostiralera, 15:50 etatik aurrera.
Garrantzitsua: izena emateko beharrezkoa da 4 urte beteta izatea. Jaioteguna, 2020tik aurrera.
Eskainitako jardueraren batean eskatu adina plaza ez badago, zozketa bidez emanen dira plazak, zenbait lehentasun-irizpide aintzat hartuta: lehenik, kirol instalazioetan bonua duten Antsoaingo bizilagunak izatea; bigarren, kirol instalazioetan bonurik ez duten Antsoaingo bizilagunak izatea; hirugarren, kirol instalazioetan bonua duten Antsoainen erroldatu gabeko bizilagunak hartuko dira aintzat; laugarren, Ezkaba Eskola Publikoan ikasi eta Antsoainen erroldatuta ez daudenak; eta azkenik, kirol instalazioetan bonurik ez duten, Ezkaba Eskola Publikoan ikasten duten eta Antsoainen erroldatu gabe dauden pertsonak.
Maila-proba egingo da lehenengo saioan, eta kokapena egokitu ahalizango da talde egokian.
Izen-ematea egiterakoan, zure datu pertsonalak Udaleko web orrian eta ohol iragarkietan azaltzeko baimena ematen ari zara, haren ondorioen berri izan dezazun.
Behin betiko izen-ematea egin ondoren, ez da ordaindutako dirua itzuliko.
Info gehiago: 948 140 782 - kirolak@ansoain.es