• Berriak
  • IDAKI eta igerileku estaliko aldagelak eta dutxak irekiak

IDAKI eta igerileku estaliko aldagelak eta dutxak irekiak

Gaur, abenduaren 17, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak malgutuko dira. Malgutzeak, aldagelak eta dutxak irekitzea ahalbidetuko du zuzendutako kirol-jarduera fisikoen eta baimendutako entrenamendu eta lehiaketen erabiltzaileentzat.

Dutxen kasuan, banaka erabili beharko dira, hau da, ezin izango dituzte pertsona batek baino gehiagok aldi berean erabili.

Zuzendutako kirol-jarduera fisikoei dagokienez, arauak aukera ematen du IDAKIren aretoetan egiten diren jardueretan erreserba-kopurua handitzeko 10 pertsonari, monitorea kontuan hartu gabe, eta pisuen gimnasioan 60 pertsonari.

Hidrotermal zentroan, era berean, dutxak banakako erabilerarako erabiltzea baimentzen da; oraindik ere debekatuta dago saunak eta bainu turkiarra erabiltzea.

Ordutegia 21:00ak arte mantenduko da.

Bazkideei eskatzen diegu prebentzio-neurriak mantentzen jarrai dezatela, kutsatzeak saihesteko: eskuak garbitzea, kontaktuak mugatzea, segurtasun-distantziari eustea, maskara erabiltzea eta etxean geratzea sintomekin edo COVID diagnostikoa baldin baduzu, kontaktua izanez gero edo emaitzen zain egonez gero.

Eskerrik asko laguntzagatik.