Kirol instalazioen barruan, maskara jantzita eduki behar dut?
Bai. Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) 2020ko maiatzaren 20an argitaratutako Ministro Agindua.
Eta gimnasioan, kirola egiten ari naizenean?
Agindu horrek salbuespen bat dauka: ez da nahitaezkoa izanen, gauzatu behar den jardueraren izaerak maskara erabiltzea eragozten duenean.
Gainera, lana egiteko tokien artean bi metro utzi eta kontrako norabidean jarri ditugunez, maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa.
Eskularruak erabili behar ditut?
Ez. Ez dira derrigorrezkoak. Eskuak ura eta xaboiarekin garbitu eta desinfektatzeko gel-ak erabili.
Egoera berezi hau kontuan izanik, garbiketa zerbitzua indartu da?
Hala da. Langile gehiago ditugu kirol instalazioetan, eta ordutegi “leihoak” ezarri dira, hobeki eta gehiago desinfektatzeko. Halaber, erabiltzaileentzat garbiketarako elementuak eskura utzi dira (papera eta desinfektatzailea), beharrezkoa jotzen bada, erabiltzen den tokia garbitzeko; eta erabiltzaile bakoitzak erabili duen tokia derrigorrez garbitzeko, bukatu ondoren.
Zein ordutegi eta txandatan etor naiteke gimnasiora?
Astelehenetik ostiralera, 07:30-09:00
Astelehenetik ostiralera, 09:15-10:45
Astelehenetik ostiralera, 11:15-12:45
Astelehenetik ostiralera, 13:00-14:30
Astelehenetik ostiralera, 15:00-16:30
Astelehenetik ostiralera, 16:45-18:15
Astelehenetik ostiralera, 18:45-20:15
Astelehenetik ostiralera, 20:30-22:00
Larunbat eta igandeetan 9: 15ean irekiko da eta igandean 14: 00etan itxiko da.
Aldagelak erabili ahal izanen ditut?
Oraingoz, aldagelak ezin dira erabili. Ahalik eta lasterren jakinaraziko dizuegu nola erabili.
Gimnasiora joan naiteke nahi dudan guztietan?
Edukiera mugatua mantendu behar dugu (ikusi nola geratu den IDAKI gim), arriskuak gutxitzeko. Astean bi egun erreserbatu ditzakezu, eta horien ondoren, libre geratzen diren hutsuneak har ditzakezu. Irakurri erreserben araudia eta araudi orokorreko dokumentuak informazio gehiago jasotzeko.
Entrenatzeko modua aldatu behar dut?
Zure entrenamendu motaren arabera: adibidez, ezin dira “estazioak” trukatu beste pertsona batzuekin zirkuituan edo serieetan entrenatuz. Bukatu ariketa zure estazioan eta erabilitako tokia desinfektatu.