Eguna: ekainaren 8an irekiko da.
Sarbidea: Mendikaletik bakarrik, futbol zelaiko atetik, kartelek eta sarrerako langileek emandako jarraibideak betez. Sarbidea ikusteko moduan egonen da, protokoloen, markaketen eta piktogramen bidez gidatuta. Eskertzen dizugu jarraibideak betetzea, hau baita arrisku handieneko uneetako bat. Kutsatzeko arriskua saihesteko, oso garrantzitsua da, txartelarekin akreditatzeko unean, sartzeko tornuak ez ukitzea; sistemak hurbildu ahala irakurtzen du txartela.
Maskarak erabiltzea: nahitaezkoa da une oro erabiltzea, kirol jarduera egiten ari garenean izan ezik.
Eman gabeko zerbitzuen kuoten erregulazioa: ekainaren 8tik 30era bitarteko aldian, Udalak ez ditu kobratuko denbora tarte horri dagozkion igerileku kuotak, ekitaldi honetako lehen hiruhilekoaren azken hamabost egunetan eman ez den zerbitzuaren konpentsazio gisa. Uztailaren 1etik aurrera, indarrean dagoen hirugarren hiruhilekoa ohiko moduan kobratuko da.
Erreserbak: egin erreserbak www.idaki.org webgunean. Mezu bat bidali dizugu posta elektronikora, nola sartu behar duzun jakinarazteko. Aurkitzen ez baduzu, 948140782 telefonora hots egin, edo bidali mezua kirolak@ansoain.es helbidera, eta konponduko dugu.
Erreserbatzeko zortzi aldi daude astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00etara; zazpi aldi larunbatetan, 09:15etik 22:00etara; eta hiru aldi igande eta jaiegunetan, 09:15etik 14:30era, jarraian zehazten den bezala (45 pertsona gehienez txanda bakoitzeko):
1) 07:30etik (sarrera ordua) 09:00etara (irteera ordua)
2) 09: 15-10:45 h
- Garbiketa -
3) 11:15-12:45 h
4) 13:00-14:30 h
- Garbiketa -
5) 15:00-16:30 h
6) 16:45-18:15 h
- Garbiketa -
7) 18:45-20:15 h
8) 20:30-22:00 h
Erreserbak lehen orduan egitea gomendatzen zaie pertsona kalteberei.
Ezohiko baldintzak:
2 metroko segurtasun tartea betetzen dela bermatzeko egokituta dago gela.
Irekieraren lehen fase honetan, bainugelak zabalik egonen dira, baina ez aldagelak eta dutxak.
Ezin izanen dira armairuak erabili. Kirola egiten den bitartean, objektu pertsonalak gimnasioan bertan utzi beharko dira, erabiltzaileak ikusteko eta zaintzeko moduan.
Erabiltzaileen ardura da makinak eta aparatuak erabili ondoren garbitzea; aretoan, horretarako behar diren produktuak eskura daude.
Ur-iturriak ez dira erabilgarri egonen.
Eskuoihala nahitaezkoa da gimnasioko makinak erabiltzeko.
Mantentze lanetako langileek egunero egiten dituzte garbiketa eta desinfekzio lanak, bai ireki aurretik, bai egunean zehar. Eskertzen dizugu langileekin bat egitea eta jarraibideei uneoro jarraitzea.
Oso garrantzitsua da, kutsatzeko arriskua saihesteko, txartelarekin akreditatzeko unean, sartzeko tornuak ez ukitzea; sistemak hurbildu ahala irakurtzen du.