• Berriak
  • ABUZTUArako programatutako jarduerak

ABUZTUArako programatutako jarduerak

 IDAKIN HOBEKI EGOTEN LAGUNTZEN DIZUGU. Kirol Bonua: Body FIT- Pilates - BOX - Pump - Spinning - Zumba - TRX - Gimnasioa...

Abuztuan erreserba ez da beharrezkoa.

IDAKI 2019 Abuztuko Jarduerak:

Spinning®: zorura heldutako bizikleta estatikoetan egiten den ariketa aerobiko eta zangoetakoa gehien bat. Irakasleak abiadura eta erresistentzia aldatuz intentsitate ezberdinak jorratzen ditu saioan zehar. Ikaslearen mailara ederki egokitzen den ariketa da; ibilaldi lasaia izan daiteke edo txirrindulari batentzat ere nekagarria izan daitekeen saioa egin daiteke. Giharretarako eta bihotzerako onurak dakartza, mina ekiditeko eta lesioak osatzeko, zahartzea atzeratzeko eta estresa ekiditeko bikaina da. Saio bakoitza bideo batez laguntzen da irakasleak proposatutako ibilaldia girotzeko, errealagoa suerta dadin. Horrez gain, spinning birtuala ere badugu, non fondoko bideoaz gain, irakaslea ere pantailan dagoen.

Training25’: 25 minututako saio honetan gorputz osoa lantzen duten ariketak egiten dira kaloria asko erretzea helburu. Denbora gutxi daukaten pertsonentzat ariketa bikaina. Spinning® bezalako ariketa aerobiko batekin osatzea gomendagarria da.

SET (Sistema Entrenamendu Totala): INDARRA lantzea helburu duen funtzio-entrenamendu sistema moldakorra. Funtzionala da ariketen %80a mugimendu orokorren bitartez gihar kateak lantzen dutelako. Edozein pertsonak egin dezake, ariketa bakoitzak egoera fisiko ezberdinetara egokitzeko progresio-mailak dituelako.

MAX30: indartsuentzako INTENTSITATE HANDIKO 30 minututako saioa, gorputzeko pisua erabiltzen duten ariketen bidez. Jarduera kardiobaskularra da, baina bestelako ahalmen fisikoak ere lantzen dira.

CORE: gune edo muina esan nahi duen hitz ingeles honek, 30 minututako jarduera honi izena ematen dio. Gorputzeko muina osatzen duten giharrak lantzen ditu: diafragma edo sabel-sabaia, gihar parabertebralak, zehar-abdominalak eta zoru pelbikoa. Baita muinari eusten duten giharrak ere: psoas iliakoa eta ipurmasaileko muskulua. Sabela indartsu eta ederra lortzeko saioa, eta gehien bat gorputzari osasuna ematekoa.

Berreskuratzea: luzapen ariketa dinamiko eta pasiboen bidez  beste saioetatik berreskuratzeko 25 minututako saioa. Norbere buruari masaiak ematen dizkio eta erlaxamendua jorratzen da ere.