• Berriak
  • 202ko tarifa berriak. KIROL eta IDAKI bonua

202ko tarifa berriak. KIROL eta IDAKI bonua

Honen bidez jakinarazi nahi dizkizugu zein aukera berri izanen dituzun 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Kirol instalazioen prezioak arautzen dituen 13. Udal Ordenantzan jasota daude, eta uda eta neguko igerilekuak sartzen dira, gune hidrotermala, instalazio osagarriak eta kirol bonua.

 

1 AUKERA - hilekoa

Kirol bonua, hileko 27,00 euroko kuota eta konpromisoarekin. Hemen izena emana duzu jada, eta honek ez du aldaketarik izan.

 

2 AUKERA - hiru hilabetekoa

Kirol Bonua eta Idaki Bonua, hiru hilabeteko konpromisoarekin, eta kirol jardueretarako prezio hobearekin.

(ikus argibideen oharra)

 

• 58,50 €/hiruhilekoa. Kirol Bonua.

• 52,50 €/hiruilekoa. Idaki Bonua. 

 

2. aukera nahi izanez gero, dokumentu hau beteta eta sinatuta aurkeztu beharko duzu Idakiko harreran, abenduaren 30a baino lehen; bestela, 1 aukera mantenduko duzu hurrengo erreziborako.

 

 

Oharra 2 AUKERAri buruz.

KIROL BONUA

2019 kuotak: igerilekuak, 59,25 € hiruhilekoa + 27,00 € kirol bonua hilabetea = 140,25 € hiruhilekoa.

2020 kuotak: igerilekuak, 61,50 € hiruhilekoa + 58,50 € kirol bonua hiruhilekoa = 120,00 € hiruhilekoa.

IDAKI BONUA

Igerilekuez aparte, gimnasioan izena emanda bazaude, kuota txikitu eginen zaizu: hiruhilekoa 58.50 € izan beharrean, 52.50 € izanen da. (igerilekuak 61.50 € + 30.00 € gimnasioa+ 52.,50 € kirol bonua = 144,00 € hiruhilekoa).