Idakiren sarrerako eta irteerako sarbideak errazteko, eskuragarri dago jada mugikorrarekin sartzeko eta irteteko QR sistema.
QR kode hori lortzeko, urrats hauek egin behar dira:
- Sartu hemen: https://www.idaki.org/es
- Goiko aldean, luparen ondoan, klikatu “INTRANET”.
- Sartu “IDENTIFIKATUTAKO SARBIDEA” atalean eta sartu zure sarbide-datuak: posta elektronikoa eta pasahitza
- Barruan zaudela, goiko aldeko menuan, eskuinean, QRaren ikurra dago, egin klik haren gainean eta QR kode bat agertuko da, eta harekin sar zaitezke. Kontuan izan kode hori aldi baterakoa dela eta automatikoki eguneratzen dela.
Mugikorraren hasierako pantailan “eremu pertsonalerako” sarbide zuzena sortzea gomendatzen dizugu, arinagoa izan dadin.
Sartzeko zalantzarik edo arazorik baduzu, galdetu 948140782 telefonoan edo
kirolak@ansoain.es helbide elektronikoan.