Eguna: ekainaren 15ean irekiko da.
Sarbidea: Mendikaletik bakarrik, futbol zelaiko atetik, kartelek eta sarrerako langileek emandako jarraibideak betez. Sarbidea ikusteko moduan egonen da, protokoloen, markaketen eta piktogramen bidez gidatuta. Eskertzen dizugu kutsatzea saihesteko ezarri diren jarraibideak betetzea. Oso garrantzitsua da, txartelarekin akreditatzeko unean, sartzeko tornuak ez ukitzea; sistemak hurbildu ahala irakurtzen du txartela.
Maskarak erabiltzea: nahitaezkoa da maskara jantziarekin sartzea eta jarraitzea –aldagelan ere bai– ur-ontziak dauden gunera atera arte.
Eman gabeko zerbitzuen kuoten erregulazioa: ekainaren 15etik 30era bitarteko aldian, Udalak ez ditu kobratuko denbora tarte horri dagozkion igerileku kuotak, ekitaldi honetako lehen hiruhilekoaren azken hamabost egunetan eman ez den zerbitzuaren konpentsazio gisa. Uztailaren 1etik aurrera, indarrean dagoen hirugarren hiruhilekoa ohiko moduan kobratuko da.
Gainera, udako denboraldiak ohi baino aste bat gehiago izanen du, eta irailaren 20 arte zabalik egonen da.
Erreserbak: instalazioetara sartu ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da. Horretarako, norberaren edo familiaren posta elektronikoa bidali behar da kirolak@ansoain.es helbidera, sarbideak konfiguratu eta informatuta eduki ahal izateko. Posta elektronikorik ez duten adingabeen kasuan, familia-unitateko zein posta helbiderekin bat egiten duten adierazi beharko da.
Erreserba www.idaki.org webgunean egin behar duzu. "Erreserbatu orain" botoia aurkituko duzu; besterik adierazi ezean, zure identifikatzailea zure posta elektronikoa da, eta zure pasahitza, berriz, NANaren azken bost digituak, letrarik gabe (aldatzea
gomendatzen dugu).
Hautatu zein ordutan etorri nahi duzun Gune Hidrrotermalera eta, ondoren, zein egunetan etorri nahi duzun. Bukatzeko, erosketa baieztatu (kostua 0,00 euro), eta zure txartela prest izanen duzu sartzeko.
Zenbat erreserba egin ditzaket? Bi erreserba aktibo izan ditzakezu erreserbatzen duzun egunaren eta hurrengo bost egunen artean.
Adibidez, astearte eta ostiralerako erreserbak egiten badituzu, asteartean zentrotik atera arte ezin izanen duzu beste erreserbarik egin. Gestio horiek egiteko baliabide informatikorik ez baduzu, 948140782 telefonora hots egin, Gune Hidrotermala irekita dagoen ordutegian.
Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, bidali mezu bat kirolak@ansoain.es helbidera edo 948140782 telefonora hots egin.
Erreserba-aldiak:
Sei aldi izanen dira astelehenetik larunbatera, 09:30etik 21:30era; eta bi aldi igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:15era (igande eta jaiegunetan itxita, arratsaldez):
1) 09:30 h (sarrera ordua) 11:15 h (irteera ordua) 30 pertsona
2) 11:30 h 13:15 h 30 pertsona
3) 13:30 h 15:15 h 30 pertsona
- Garbiketa -
4) 15:45 h 17:30 h 30 pertsona
5) 17:45 h 19:30 h 30 pertsona
6) 19:45 h 21:30 h 30 pertsona
Ezohiko baldintzak:
Bainugelak eta aldagelak bakarrik erabili ahal izanen dira; dutxak, ez.
Aldagelek markak izanen dituzte lurrean, markatutako tarteen artean aldatzeko arropaz.
Armairuak erabili ahal izango dira.
Ezin izanen dira terma erromatarra eta hamakak erabili.
Erreserbak lehen orduan egitea gomendatzen zaie pertsona kalteberei.