• Berriak
  • Zure jarduerez gozatu IDAKIn!

Zure jarduerez gozatu IDAKIn!

Abuztuan, Idakin berriz ekingo diogu gidaria edo monitorea duten  jarduerak eskaintzeari. Gure ohiko programazioarekin urtero bezala jarraitu nahi dugu, baina, zentzuzkoa denez une honetan, toki handiak lehenetsiko ditugu jarduerak egiteko, pertsonen artean gorde behar diren tarteak errespetatu ahal izateko.

Era berean, igerilekuak eta bainuetxea irekitzean bezala, bereziki zorrotzak izanen gara garbitzeko eta desinfektatzeko prozedurekin.

Zuen laguntza eskatzen dizuegu, ezarritako arauak eta protokoloak betetzeko. Hemen ikus ditzakezu.

Kontuan izan, jardueraren hasierarekin batera, kuota kobratzen hasiko garela. Abuztuan jarduera gidatua egiteko interesik ez baduzu, jakinarazi lehenbailehen, kirolak@ansoain.es posta elektronikoaren bidez, eta inskripzioa desaktibatuko dugu kontrakoa esan arte.

 

Parte-hartze protokoloak gidaria

2020ko abuztua

 

Gogoan izan jarduera-erreserba BETI egin behar duzula webgunearen bidez. Bestela, ezin izanen duzu parte hartu. Erreserba egiteko moduari edo beste edozein gairi buruzko zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan idaki@ansoain.es helbidean  edo 948 14 07 82 telefonora hots egin.

Instalaziora iristean, sartzeko eta irteteko bidea adierazita dagoela ikusiko duzu; Errespetatu jarraibideak eta ibilbideak.

Erabili hidrogel banagailuak, bai sarrera nagusian, bai jarduerak egiteko puntu bakoitzean.

Behar izanez gero, zerbitzuetan ere badaude xaboi banagailuak eta eskuak lehortzeko papera, bai eta produktu desinfektatzailea ere jarduera egin aurretik eta ondoren erabili beharko bazenu.
Gogoan izan nahitaezkoa dela instalazioen barruan zabiltzan bitartean maskara jantzita eramatea; eta, nahi baduzu, saioak dirauen bitartean, maskara jantzita eduki dezakezu –jarduerak uzten badizu–.

Ezinbestekoa da eskuoihal handi bat ekartzea esterilla/koltxonetaren gainean jartzeko, desinfekzioa edozein dela ere.

Beti bezala, eskuoihal txiki bat  ere ekarri behar da izerdia lehortzeko.

Errespetatu jarduerako pertsonen arteko tartea.

Gozatu Idakiko jarduerekin!