• Berriak
  • 2020-21 kirol jardueretarako izena emateko epea zabalik

2020-21 kirol jardueretarako izena emateko epea zabalik

Aurreinskripzioa: ekainaren 2tik 12ra.

AURREINSKRIPZIOA

•     UDAL WEBGUNEAREN BITARTEZ  www.ansoain.es
•     012 TELEFONOAN (948-012012 doan, tarifa laua duten sakelako telefonoentzat eta Nafarroatik kanpo)

EGUNAK: ekainaren 2tik 12ra

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 08:00 - 19:00etara

DEIAN EMAN BEHARREKO DATUAK:

  • Jardueraren kodea.
  • Izen-abizenak.
  • Jaioteguna.
  • Helbidea eta telefono zenbakia (AHAL DELA SAKELAKOA)

*Ez dira onartuko jarduera bererako ordutegi desberdinak dituzten aurreinskripzioak.

 

AUKERAKETA

Informatika-aplikazio baten bidez zozketa eginen da, dauden tokiak baino eskaera gehiago jasoz gero.

 

ZERRENDAK JENDAURREAN JARTZEA

EGUNA: ekainak 18

LEKUA: 012 telefonoa
-     www.ansoain.es
-     Udalaren Kirol Zerbitzuko iragarki-oholean (Idaki)

 

IZEN-EMATEA

NOIZ: ekainaren 18tik 30era

NOLA: 012ra deitu eta jardueraren kuota ordaindu.

DEIAN EMAN BEHARREKO DATUAK

  • Jardueraren kodea
  • Izen-abizenak
  • Jaioteguna
  • Ordainketa modua (A edo B)
  • Banku-txartelaren zenbakia